Ekonomia -

IBILGAILU ELEKTRIKOA

Bilbok auto elektrikoentzako lehen ‘elektrolindegia’ izango du

Bizkaian zabalduko den horrelako bigarren instalazioa izango da, eta 20 minutuan kargatuko dira bertan ibilgailu elektrikoen bateriak.

'Elektrolindegi' berria Bilboko Begoña auzoko taxi geltokiaren ondoan kokatuko da. Argazkia: EITB
'Elektrolindegi' berria Bilboko Begoña auzoko taxi geltokiaren ondoan kokatuko da. Argazkia: EITB
'Elektrolindegi' berria Bilboko Begoña auzoko taxi geltokiaren ondoan kokatuko da. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok automobil elektrikoentzako lehen ‘elektrolindegia’ irekiko du udaberrian, Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ostegun honetan sinatutako hitzarmen bati esker.

‘Elektrolindegi’ hau Begoña auzoko taxi geltokiaren ondoan egongo da. Bizkaian zabalduko den karga azkarreko bigarren instalazioa izango da, Barakaldoko BEC Bilbao Exhibition Centre erakustazokan jarri baitzuten lehenengoa.

Gaur egun kargatzeko modu arrunteko 16 puntu daude Bilbon. Horietan, prozesua sei bat ordutan osatzen da. Bestetik, ‘elektrolindegi’ berriarekin, ibilgailu elektrikoen bateriak 20 minutuan kargatu ahal izango dira.

Alfonso Gil hiriko alkateorde eta Mugikortasun Politiketarako koordinatzaileak eta Pilar Urrutikoetxea EEEko zuzendari orokorrak hitzarmena sinatu dutenean adierazi dutenez, “Bilboko karga arineko lehenengo puntua udaberrian irekiko da.”

Gilek eta Urrutikoetxeak azpimarratu dute kotxe elektriko batek 200 kilometroko distantzia egin dezakeela bateria batekin, eta “nahikoa bateria da gidarien % 80k egiten duen eguneroko ibilbiderako”, nabarmendu dute. 10 urtetik beherako epean, baina, “autonomia hori hobetzea” espero dutela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Barakaldo BEC argazkiak Ekonomia berriak Albisteak