Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

Nafarroako Hezkuntzaren LEPa ekainetik uztailera izango da

Nafarroako Gobernuak gaur onartu du lan eskaintza publikoa, 200 plazakoa izango dena, eta hautagaiek euskarazko eta gaztelerazko azterketetan aurkezteko aukera izango dute.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: Efe
Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren bozeramailea.
Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) onartu du gaurko saioan, eta 200 plaza aurreikusi dituzte, Uxue Barkos buru duen Gobernuak berak jakitera eman duenez.

Ekainean eta uztailean egingo dituzten azterketetan hautagaiek espezialitate beraren azterketa euskaraz eta gazteleraz egiteko aukera izango dute.

Ana Ollo bozeramaileak Gobernuaren bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, azterketak egun desberdinetan egin ahal izateko egin dute deialdia; izan ere, "aurreko gobernuek aukera hori galarazten zuten eta hautagaiak hizkuntza bat edo bestea aukeratzera behartzen zituzten".

Onartutako 200 plazetatik, 108 euskaraz izango dira, eta gainerako 92ak, gazteleraz. Hau da egin duten banaketa: 70, pedagogia terapeutikorako (50 gazteleraz, 20 euskaraz); 35, euskararako; 25, ingelerarako (euskaraz); 26 hezkuntza fisikorako (16 gazteleraz et a10 euskaraz); 22 entzumena eta lengoaiarako (gazteleraz 14, euskaraz 8); eta, 22 musikarako (12 gazteleraz, 10 euskaraz).

Nafarroako Gobernuak esan du helegitearen ondorioz bertan behera geratu diren 120 plazak aurrerago aterako direla, Espainiako Estatuarekin dagoen gatazka juridikoa konpontzen denean, eta espero du horretarako oniritzia jasoko dutela.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak ukatu egin du sindikatuek leporatu dioten "iruzurra", eta LEPak "bermeak" ematen dituela azpimarratu du, helegitea jaso duten plazak kendu dituelako.

Horren harira, Hezkuntza kontseilariak uste du "orain arte" Nafarroako Gobernuaren babesa izan duela jaso dituen kritiken aurrean, eta kargua utziko lukeela "Gobernuak uneren batean zalantzak agertuz gero", ez duelako "oztopo" izan nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak