Ekonomia -
Balantzea
Laboral Kutxak 110 milioi euroko etekin garbiarekin amaitu zuen 2015a
2014ko balantzearen aldean, % 0,9ko igoera izan da. Berankortasuna, berriz, % 7,4ean geratu da.
agentziak | erredak
Laboral Kutxak 110,3 milioi euroko etekin garbiarekin amaitu zuen 2015. urtea, 2014an baino % 0,9 gehiago irabazita. Berankortasunari dagokionez, iazko urte bukaeran % 7,4koa zen.
Balantzetik kanpo, inbertsio funtsen eta aurreikuspen eta pentsio planen egoera ere positiboa izan omen da, % 9,1eko hazkundeari esker.
Bestalde, EPSV eta pentsio planetan ekarpenak egiten dituzten bezero aktiboen kopurua % 8 hazi da.
Gainera 30,4 milioi euroko ekarpena jaso du aseguruen alorrean, 173,5 milioi euroko primarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea