Ekonomia -

Arrantza

Bizkaiko kofradiek antxoa arrantzatzeko akordioa lotzea espero dute

Kantabria, Bizkaia, Gipuzkoa, Asturias eta Galiziako kofradien federazioek bilera egingo dute gaur Santanderren zer egin erabakitzeko, izan ere, orain arte antxoa gutxi eta txikia arrantzatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Zabaleta Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidenteak esan du Kantauriko ipar-ekialdean antxoa arrantzatzen dutenen kofradiek akordioa lortuko dutela "ziur", antxoaren arrantza murrizteko edo atzeratzeko, kantitate handiagoa eta tamaina handiagokoa arrantzatzeko helburuarekin.

Kantabriako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Asturiasko eta Galiziako kofradien federazioek Santanderren gaur egin behar duten bileraren aurretik egin ditu adierazpenok Zabaletak. Antxoaren arrantzarekin zer egin erabakiko dute bilera horretan.

Arrantzuntziak martxoaren 1ean hasi ziren antxoa arrantzatzen, kalak ireki zituztenean, baina orain arte arrain gutxi eta txikia aurkitu dute.

Zabaletak onartu du "oraindik goiz" dela antxoa arrantzatzeko eta ezin dela "itsasora joan kota gastatzera etekinik lortu gabe".

"Nik baietz uste dut, akordioa lortuko dugula", adierazi du arrantzale bizkaitarren ordezkariak. Aipatu duenez, eguneko arrain kopurua edo itsasora irteteko egun kopurua murriztea edo beste espezie batzuk bilatzea izan liteke irtenbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea