Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

Nafarroak eutsi egin die Hezkuntzako eta suhiltzaileen lan eskaintzei

Hezkuntzakoa hurrengo astean onartuko dute, eta, suhiltzaileen kasuan, hilaren 13an egingo dute lehen proba.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. EiTB
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. EiTB
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak iragarri du Hezkuntzako lan eskaintza publikoa astebete barru onartuko dutela, eta "bide segurutik" joko dutela, iazko deialdiarekin gertatutakoa ez errepikatzeko, Estatuak helegitea jarri zuelako.

Maria Jose Beumont Presidentzia kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, Gobernuak zuhurtziaz jokatu beharra du. Horregatik, lan eskaintza hurrengo astean deitzea erabaki dute, gaur egitekoak baziren ere.

Bien bitartean, Exekutiboak aurrera jarraituko du suhiltzaileen oposaketekin, eta hilaren 13an lehen proba egingo dute, Estatuak ez baitu egin deialdi horren aurka.

Ana Ollo Foru Gobernuko bozeramailearen esanetan, Hezkuntza saileko lan eskaintza publikoa "Nafarroako gizartearen hezkuntza beharren araberakoa" izango da, eta, gainera, "segurtasun juridikoa" izango du. Halaber, orain eskainiko ez dituzten lanpostuak etorkizunean eskainiko dituztela erantsi du.

Horren esanetan, UPNren Gobernuak karguak utzi zituenean, kontseilari ohiek ez zien Estatuaren helegitearen berri eman ofizialki.

Foru Exekutiboaren asmoa da Hezkuntzako oposaketak aurten egitea, eta irakasleak hurrengo ikasturtean hastea lanean. Horregatik, Estatuak helegitea kentzeko asmoz, PPrekin negoziatzeko deia egin dio Beumontek UPNko presidenteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Lana albisteak Funtzionarioak Eguneko albisteak Hezkuntza Lan Eskaintzak Suhiltzaileak Nafarroako Gobernua berriak Ekonomia albisteak