Ekonomia -

Beherakada

Petrolioak eta munduko burtsek behera egin dute berriro

Besteak beste, Txinako ekonomiaren datu negatiboek eta ekoizpena murrizteko Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko kideen arteko akordio faltak eragin dute beherakada.

BP lantegi bat Colonian (Alemania). Argazkia: EFE
BP lantegi bat Colonian (Alemania). Argazkia: EFE
BP lantegi bat Colonian (Alemania). Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petrolioaren prezioak behera egiten jarraitzen du, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Brent upelak (Europa) ia % 5 egin zuen behera atzo, eta 32,72 dolarrean kokatu zen. Horrek bezala, Texas upeak (AEB) ere beherakada handia izan zuen. % 5,5 egin zuen behera atzo, eta 30 dolarren azpitik geratu zen.

Txinako ekonomiaren datu negatiboek eta ekoizpena murrizteko Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko kideen arteko akordio faltak eragin dute beherakada.

Horrez gain, petrolio enpresen emaitza txarrek ez dute batere lagundu. Hala, BP konpainiak iazko galerak argitaratu zituen atzo: 6.000 milioi euro (azken 20 urteetako emaitzarik txarrena). Exxon Mobil konpainiaren balantzea ez zen ona izan, eta horrek ez zion mesederik egin munduko burtsen jardunaldi beltzari.

Burtsen beherakada

Horrela, New Yorken, Wall Streetek % 1,80 egin zuen behera, eta zenbaki gorriak izan ziren sektore guztietan. Madrilen, Ibex 35 indizeak ia % 3 egin zuen behera, eta 8.500 puntutik oso gertu geratu zen; azken bi asteetako beherakadarik handiena.

Europako beste plaza nagusiek ere, behera egin zuten. Milanek % 3 baino gehiago galdu zuen, Parisek ia % 2,5, Londresek % 2,28 eta Frankfurtek % 1,81.

Atzokoa jardunaldi beltza izan zen munduko burtsetan, baina gaurkoak ere norabide berean jarraituko duela ematen du; izan ere, Tokioko burtsak beherakada handiekin zabaldu du saioa (% 3,30).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Burtsa gaur