Ekonomia -

Emaitzak

Bankiak 1.040 milioi euroko irabaziak izan zituen 2015ean

Emaitzok iragarrita, akzioek goraka egin dute Burtsan, eta % 7 igo dira saioaren hasieran.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankiak 1.040 milioi euroko mozkin garbi osoa izan zuen 2015ean, aurreko urtean baino % 39,2 handiagoa (747 milioiko irabaziak izan zituen 2014an), finantza entitateak gaur jakinarazi duenez.

Emaitzok eskuan, akzioko 2,625 euroko dibidendua emateko proposamena eramango du Administrazio Kontseiluak akziodunen hurrengo batzarrera.

Guztira, 302 milioi euro itzuliko dizkie Bankiak akziodunei. Estatuak, horrenbestez, 194 milioi euro berreskuratuko ditu. Guztira, 1.626 milioi euro itzuli dizkio dagoeneko bankuak Estatuari.

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak nabarmendu duenez, finantza erakundeak bere konpromisoak bete ditu. "Banku sendoa gara, kaudimenduna eta errentagarria, oso. Eta indargune hauei esker, dibidendua % 50 haztea lortu dugu, zergadunei diru-laguntzak itzultzeko bidean aurrera egitea, alegia", esan du.

2015eko emaitzak aurkeztu ostean, Burtsan ere gorako bidean hasi du saioa Bankiak. Saioaren lehen minutuetan % 5 hazi da, eta tituluak 0,960 euroan saltzen hasi dira. 10:00etarako, % 7koa zen igoera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Albisteak Burtsa