Ekonomia -
Barne produktu gordina
Nafarroako ekonomia % 3,3 hazi zen 2015eko azken hiruhilekoan
Nafarroa (% 1,4 2014an eta % 2,9 2015ean) BPGaren hazkunde erritmo handiena duten erkidegoen artean dagoela azpimarratu du Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako BPGak % 3,3 egin zuen gora 2015eko laugarren hiruhilekoan, Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak gaur jakitera eman duenez. Hazkundea % 3,1ekoa izan zen aurreko urteko epe berean. Gainera, Foru Erkidegoak murriztu egin zuen Espainiarekin (% 3,5) duen aldea.
Nafarroa (% 1,4 2014an eta % 2,9 2015ean) BPGaren hazkunde erritmo handiena duten erkidegoen artean dagoela azpimarratu du Ayerdik prentsaurrekoan.
Horren hitzetan, Nafarroako ekonomiak % 2,9 egin zuen gora 2015ean (Nafarroako Gobernuak egindako aurreikuspena hamarren bat gainditu du, beraz), eta 2016an Foru Erkidegoko ekonomia beste horrenbeste haztea espero du Exekutiboak.