Ekonomia -
Azpiegitura berria
Otsailaren 6an zabalduko dute Donostiako autobus geltoki berria
Bezperan, otsailaren 5ean, ordu batzuez irekiko dute, herritarrek bisita dezaten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako autobus geltoki berria otsailaren 6an hasiko da funtzionatzen, dagoeneko egiaztatu baitute segurtasun neurri guztiak betetzen dituela.
Bezperan, otsailaren 5ean, azpiegitura hori ordu batzuez irekiko dute, herritarrek bisita dezaten.
Geltokia urtarrilaren 15ean zen funtzionatzen hastekoa, baina suhiltzaileek akatsak sumatu zituzten kea erauzteko sisteman.
Atzo, beste ke proba bat egin zuten, eta terminalak gainditu egin zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea