Ekonomia -

Auzitegi Gorena

Bankiaren hasierako akzioen erosketa baliogabetu dute

Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, akzioen eskaintza publikoan parte hartu zuten bi lagunei dirua itzuli beharko die bankuak. Milaka erreklamaziori bidea ireki die epai horrek.

Rato, Bankia burtsara irten zen egunean. Argazkia: EiTB
Rato, Bankia burtsara irten zen egunean. Argazkia: EiTB
Rato, Bankia burtsara irten zen egunean. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak atzera bota du Bankiak jarritako bi errekurtsoak. Aurreko bi epaitan bankuaren akzioen erosketa indargabetu zuten, bezeroaren onespenean akatsa izan baitzen, eskuorriaren eta benetako zifren artean desoreka zegoelako.

Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, bankuak dirua itzuli beharko diete akzioen eskaintza publikoan parte hartu zuten bi lagunei eta milaka erreklamaziori bidea ireki die. Gainera, azpimarratu du Audientzia Nazionalean irekita dagoen zigor-kausak ezin dituela norbanakoen erreklamazio gelditu.

Gorenak aitortu du Asturiasko eta Valentziako Audientzien erabakiek akzioen erosketa baliogabetzen zuela, Burtsara irten zeneko eskuorriak (2011ko uztailean) ez zuela bankuaren benetako egoera ekonomikoa islatzen.

Horrela, Auzitegi Gorenak Bankiaren argudioak baztertzen ditu eta Espainiako hainbat epaitegitan irekita dauden kausak (diru-ezarle txikiek jarri dituztenak) irekita mantentzen ditu.

Akziodunei kalte-ordainak ordaintzeko, Bankiak fondoen hornikuntza handituko dutela iragarri du. Kontu judizialetarako 1.840 milioi euro erabiliko dituela iragarri du.

CNMV erakundeak jakinarazi duenez, Bankiak kalte-ordain horien %40 ordainduko du. Gainontzeko %60, ordea, BFA erakundearen eskutik helduko da (Estatuak sortutako erakundea, Bankiaren akzioen %64,1en jabea).

Iragan abenduaren 20ko datuen arabera, 819,2 milioi euro eskatzen dituzte hainbat auzitegitan. Halere, Bankiak 1.840 milioi euro gorde ditu horretarako, bankuak berak publiko egindako datuen arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea