Ekonomia -

Lan gatazka

ELAk eta LABek 4 greba egun deitu dituzte Gastronomia Baskan

Gastronomia Baskako sukalde zentralean aurreikusten den enplegu suntsiketaren aurrean, lanuzteak deitu dituzte hilaren 26tik 29ra.

Greba deialdiak eragina izango du hainbat ikastetxetako jantokietan. Artxiboko irudia: EiTB
Greba deialdiak eragina izango du hainbat ikastetxetako jantokietan. Artxiboko irudia: EiTB
Greba deialdiak eragina izango du hainbat ikastetxetako jantokietan. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek lau greba egun deitu dituzte Gastronomia Baskako sukalde zentralean urtarrilaren 26tik 29ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ardura diren eskola jantokien esleipen berriaren ondotik aurreikusten den enplegu suntsiketaren aurrean.

Hezkuntza Sailak kudeaketa zuzeneko eskola jantokien esleipena egin berri du eta Gastronomia Baska enpresa kanpoan geratu da. Hori dela eta, langileak kaleratzeko erregulazio plana egingo dute lantegian.

Gastronomia Baskako sukalde zentralean aurreikusten den enplegu suntsiketak sukaldean, banaketan, ikuskapen lanetan eta bulegoan aritzen diren langileei eragingo die.

Sindikatuek ohartarazi dutenez, grebak ehunka ikastetxetako menuen prestaketa, banaketa eta gainbegiratzeari eta milaka ikasleri eragingo die.

Eskola jantokien esleipenetik at geldituta, Gastronomia Baskak 7.000 menu prestatzeari, gainbegiratzeari eta eskolekin koordinazioa egiteari utziko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia gaur ELA albisteak LAB Grebak albisteak Ekonomia berriak Albisteak