Ekonomia -

250 lanpostu kolokan

Barkos:'TRWek LETa egiteko oinarri hartu dituen datuak aztertuko dira'

Langileen Batzordeak eta Zuzendaritzak zabaldutako datu kontraesankorren harira, Foru Gobernuak helarazi egin dio enpresari garrantzitsua dela oinarrizko "akordioa" lortzea.

Uxue Barkos, Nafarroako Gobernua
Uxue Barkos, Nafarroako Gobernua
Uxue Barkos, Nafarroako Gobernua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, "Lan Erregulazio Txostena egiteko oinarri hartu dituen datuak" eskatu dizkio TRW enpresa eta, esan duenez, aztertuko dituzte.

Barkosek berretsi egin du, gainera, beharrezkoa dela "oinarrizko akordioa" lortzea TRWko egoera dela eta, "modu lasaian eta zentzuzkoan", Zuzendaritzak eta sindikatuek zabaldutako datu kontraesankorrak ikusita.

Barkosek, goizeko osoko bilkura hasi aurretik, TRWko lan gatazka izan du hizpide, kazetariek egindako galderei erantzunda.

"Negoziazioa modu lasaian eta zentzuzkoan egiteko -esan du Barkosek- garrantzitsua da oinarrizko akordioa egitea, dagoen egoerari buruzkoa".

Era berean, presidentearen esanetan, "enpresari jakinarazi diogu beharrezkoa dela hain kontraesankorrak diren kontaketek bat egitea, oinarrian, dagoen egoeraren inguruan".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Uxue Barkos albisteak Lana albisteak EEE Ekonomia Nafarroako Gobernua berriak Automobilgintza