Ekonomia -

Lan-gatazka

24 orduko lanuztea Iruñeko TRWn, 250 kaleratzeen kontra

Sindikatuek espero baino gogorragoa izan da zuzendaritzaren lan erregulazio txostena. 250 kaleratze aurreikusi dituzte, eta geratzen diren 400 langileei 2018ra arteko lana ziurtatu diete soilik.

TRWren lantegia, Landabenen. Argazkia: EiTB
TRWren lantegia, Landabenen.
24 orduko lanuztea Iruñeko TRWn

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 orduko lanuztea egiten ari dira gaur Iruñeko Landabengo TRWko langileak, 250 langile kaleratzea aurreikusten duen lan erregulazio txostena jaso eta ordu gutxira.

Sindikatuek espero baino gogorragoa izan da zuzendaritzaren lan erregulazio txostena. 250 kaleratze aurreikusi dituzte, eta geratzen diren beste 400 langileei 2018ra arteko lana ziurtatu diete soilik.

Makinak geldituta, lanpostuak salbatzeko konponbide bila ari dira ordu hauetan Landabengo TRWko langileak batzarretan.

Aurreikusten zutena baino gogorragoa izan da zuzendaritzak iragarritako asmoa, ekoizpenak behera egin duela argudiatuta.

Osteguneko bileran kanporatze espedientea erretira dezala eskatuko diote TRWko zuzendaritzari. Izan ere, sindikatuek diote lantegia bideragarria dela, irabaziak dituela, eta laguntza eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Horren ildotik, Foru Exekutiboak adierazi du lan egingo duela TRWk Foru Erkidegoan "jarraitzeko". Halaber, Ana Ollo bozeramailea "kezkatuta" agertu da, kaleratzeen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Langabezia Euskal Herrian Iruñeko albisteak Grebak gaur Albisteak multinazionalak Lana Ekonomia 2024 Albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan