Ekonomia -

Turismoa

Mitologia, Euskadiren irudia FITUR 2016 azokan

Liburuxka bat prestatu dute horretarako, eta bertan Toti Martinez de Lezeak idatzitako euskal mitologiako kondairak eta pertsonaiak izango dira ibilbide turistikoak ezagutarazteko hari gidaria.

Itziar Epalza, Arantza Madariaga, Mertxe Garmendia eta Toti Martínez de Lezea. Argazkia: Jaurlaritza
Itziar Epalza, Arantza Madariaga, Mertxe Garmendia eta Toti Martínez de Lezea. Argazkia: Jaurlaritza
Itziar Epalza, Arantza Madariaga, Mertxe Garmendia eta Toti Martínez de Lezea. Argazkia: Jaurlaritza

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helmugari buruzko ezagutza aurkezteko eta sakontzeko euskal mitologia baliatzeko ideiak Basquetourrek plazaratutako helburuari erantzuten dio; hain zuzen, ‘Touring’ produktua lantzekoari. Alegia, Euskadin zehar etapatan ibil daitezela eta, ahal dela, iraupen luzeko egonaldietan, mitologia eta pertsonaia mitologikoak baliatuta erakargarri gisa, Eusko Jaurlaritzak agiri batean azaldu duenez.

Liburuxka bat prestatu dute horretarako, eta bertan euskal mitologiako kondairak eta pertsonaiak izango dira ibilbide turistikoak ezagutarazteko hari gidaria.

Toti Martinez de Lezeak idatzitako kondairak dira, eta, liburuxkarako ez ezik, FITUR 2016 azokan estreinatuko den promozio-bideorako gidoi gisa ere baliatu dira. Laburbilduz, helmuga turistikoari buruzko istorioak dira, xarmaz kontatuak, eta Euskadi eta bertako kultura hobeto ezagutzen lagunduko diote bisitariari (storytelling).

Eusko Jaurlaritza Estatuko turismo-azoka garrantzitsuenean izango da aurten ere, eta euskal erakundeetako eta sektoreko ordezkaritza zabala izango da bertan, Arantxa Tapia sailburua dutela buru.

FITUR 2016 urtarrilaren 20tik 24ra egingo da, Madrilgo IFEMA erakustazokan. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariagak, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendiarekin eta Toti Martínez de Lezea idazle ezagunarekin batera, FITURen izango duten presentziaren giltzarriak eta 2016an turismoa sustatzeko lan-ildo nagusiak aurkeztu dituzte gaur goizean.

700 metro karratu

Euskadiren standak 700 m hartuko ditu eta Euskadiren desberdintze turistikoaren isla zehatza eskainiko du: basque style-ean eta helmugaren aniztasunean oinarritua.

Helmuga nagusiak argi eta garbi adierazi dira: Bilbo, Donostia eta Gasteiz; kostaldea, eta Arabako Errioxa, mendialdea eta lautadak. Baita gastronomia eta enoturismoa, Euskadiri buruzko informazio orokorra, enpresetarako langune bat eta DSS2016 kultur hiriburutzari aipamen zuzenak ere, hala standeko irudietan nola bertarako antolatutako ekintzetan.

Familia turismoaren aldeko apustua

Itziar Epalza sailburuordeak gaur goizean azaldu duenez, Euskadik familia-turismoaren alde egiten du apustu; izan ere, datuek argi adierazten dutenez, bikotekidearekin egiten diren bidaiez aparte, familiarekin egindakoek dute garrantzi handiena helmugaren eskariaren barruan.

Aurten lehentasunezko merkatuekin lanean jarraituko dute, eta espezializatutako eragile turistikoak gehituko dira. Hau da, lehentasunezko merkatuetan ordezkaritza-agenteen presentzia areagotuko da: esaterako, Alemanian, Frantzian, Ingalaterran eta aurten baita AEBn ere; Madrilen eta Katalunian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia argazkiak Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza berriak Donostia 2016 argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz Gaurko azken ordukoa