Ekonomia -
Lan Erregulazioa
Navalen lan-erregulazioaren baldintzen aurreakordioa lortu dute
La Navalen enpresa batzordeak eta enpresaren zuzendaritzak lortutako akordio-aurreak lana mantentzeko konpromezua bere egiten
Erredakzioa
Naval ontziolaren enpresa batzordeak, ELA izan ezik, eta enpresaren zuzendaritzak Lan Erregulazio Txostenaren baldintza ekonomikoen inguruko eta txostenaren eraginez kaltetutako langileen kopurua murrizteko aurreakordio bat lortu dute. Horretaz gain, lana mantentzeko konpromezua bere egiten du aurre akordioak, adierazi dute sindikatuko iturriek.
Lan Erregulazio Txostenaren inguruko negoziazio prozesuaren barnean bilera bat izan dute gaur eta zuzendaritzak 2010eko apiriletik irailera bitartean langile guztiei eragingo dien txostena aurkeztu du.
Akordio aurreak hilero zenbat kaltetu egongo diren kontrolatuko batzordea bat sortzeko ekimena bere gain hartu du, kaltetutako langile kopurua ahalik eta gehien murrizteko helburuz.
Ildo honetan, langileak La Navaleko beste sail batzuetan jartzeko aukera ere kontuan hartuko dutela adierazi dute.
Lan Erregulazio Txostenaren baldintza ekonomikoei dagokionez, soldata gordinaren % 85 aplikatuko dela adostu dute, muga soldata garbiaren % 98 izanik. Halaber, oporrak eta ordainsariak mantentzea adostu da. Datorren asteartean sinatuko den aurre akordioak lana mantentzeko konpromezua bere egiten du.