Ekonomia -

LAN GATAZKA

Kaleratze txostena erretiratzeko eskatu dute TRWko langileek

Enpresa batzordeak astearterako deitu du langileen bilera orokorra, aurrera begirako erabakiak hartzeko. Ez dituzte mobilizazioak baztertzen.

TRWk Iruñean duen planta.
TRWk Iruñean duen planta.
TRWk Iruñean duen planta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko TRW automozio enpresako langileek kaleratze kolektiborako txostena bertan behera uzteko exijitu diote zuzendaritzari. Atzo iragarri zuen konpainiak kaleratze kolektiboa; 620 langile ditu enpresak, baina oraindik ez dute zehaztu zenbat kaleratze egin nahi dituzten.

"2016ko urtarrilaren 19a baino lehen kaleratze espedientea erretiratzeko eskatzen dugu. Egun horretan zehaztuko du enpresak zenbat langile kaleratu nahi dituen", esan du Josi Alvarez CCOO sindikatuko ordezkariak.

Hitzarmen berri bat negoziatzeko prest agertu dira langileak, "inbertsio berriei bide emango diena eta plantaren bideragarritasuna ziurtatuko duena".

Akordio bat lortzeko borondatea agertu dute, "guztion etorkizuna bermatuko duena". Langileen iritzian, akordiorako borondatea ez dator bat "kaleratze txosten baten inposaketarekin".

Bilera orokor batera deitu dituzte enpresako langile guztiak, datorren astearterako, aurrera begirako erabakiak hartzeko. Zuzendaritzak datozen egunotan erakusten duen jarreraren arabera erabakiko dute mobilizazioak egin edo ez.

Bestalde, zuzendaritzak langileen artean "beldurra zabaltzeko" hartutako erabakiak salatu dituzte. "Mehatxuen, presioen, manipulazioen eta gezurren bidez, langileak ikaratu nahi dituzte", esan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Iruñea azken orduko berriak Gaurko albisteak Nafarroan Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan