Ekonomia -

BBKrekin eta Vital Kutxarekin

Kutxak fusioari berriro ekingo dio, krisia amaitzerakoan

Kutxako presidenteak ez du uste orain une egokia denik, baina "borondatea" dutela azpimarratu du, euskal kutxen bat-egitea "herrialde bakoitzari dagokion entitate eredua" mantenduz egiten baldin bada.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Iturbe Kutxako presidenteak, erakunde gipuzkoarrak fusioa egoera ekonomikoa hobetu arte atzeratuko duen berri eman du.

Krisia amaitzen denean, "euskal kutxekin bat-egiteko borondatea" dutela azpimarratu Iturbek, baina orain ez da une egokia.

Kutxako presidenteak azaldu duenez, "eskuzabaltasunez eta herrialde bakoitzari dagokion entitate eredua" mantenduz egin behar da bat-egitea. Hau da, kutxa bakoitzak "lortu dezakeena" bakarrik aintzat hartzen badu eta bakoitzak bereari eusten baldin badio, zaila da fusioa aurrera ateratzea.

Iturberen aburuz, fusio horietako askoren oztopo nagusia kutxen jabegoaren eta kudeaketaren arteko bereizketa argi ez dagoela da. Izan ere, batzutan kudeatzaileek bultzatzen dituzte bat-egite horiek eta gero, jabeek (Asanbladak) ez dituzte onartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea