Ekonomia -

Getxo

Bilboko Portuko bidaia-ontzien terminal berria, 2017rako martxan

Portuko Agintaritzak lanak esleitu ditu, eta 11 hilabeteko epea eta 5 milioi euro eman dizkie enpresei. Terminal berriko eraikinak 15 metroko altuera eta 3.200 metro koadro izango ditu erabilgarri.

Horrelakoa izango da Bilboko Portuko gurutzaontzi-terminal berria

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuko Agintaritzak Giroa eta Excavaciones Viuda de Sainz SA enpresei esleitu dizkie Bilboko Portuak Getxon duen bidaia-ontzien moilako terminal berria egiteko lanak.

Guztira, BEZik gabe, 4,6 milioi euroko kostua izango dute lanek, eta 11 hilabeteko epea izango dute horiek bukatzeko.

Era berean, Prosertek SL enpresak bidaiariak ontzian sartzeko bide mugikorra eraikiko du, ia milioi bat euroren truke, 10 hileko epean.

bilboko portua getxo kruzeroak terminal berria markatuta Argazkia: Bilboko Portu Agintaritza

Horrela geratuko da Bilboko Portuko terminal berria. Argazkia: Bilboko Portuko Agintaritza

Hamabost metroko altuera eta 3.200 metro koadro izango ditu erabilgarri bidaia-ontziak hartzeko terminal berriak. Kristalezko edukiontzi itxurako eraikina izango da, arina eta oso argitsua.

Beheko solairuan, sarrera eta turistei informazioa emateko bulegoa egongo dira, eta bertan egingo dute bidaiariek ekipajea jaso eta fakturatzeko prozesua.

bilboko portua getxo terminal berria rekreazioa argazkia: bilboko portuko agintaritza

Horrela geratuko da Bilboko Portuko terminal berria. Argazkia: Bilboko Portuko Agintaritza

Beste solairu batean, VIP aretoa eta bulegoak egongo dira, eta beste batean itxarongela eta bertara iristen diren bidaiariak hartzeko lekua.

2015ean 43 bidaia-ontzi pasatu ziren Bilboko Portutik (9, lehenengo aldiz), eta 70.000 bidaiari baino gehiago iritsi ziren Getxoko moilara, erdiak britainiarrak.

bilbo portua getxo kruzeroen terminal berria rekreazioa barrutik argazkia: bilboko portuko agintaritza

Horrela geratuko da Bilboko Portuko terminal berria. Argazkia: Bilboko Portuko Agintaritza

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Getxo argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Bilboko Portua Albisteak