Ekonomia -
Petrolio upela
OPEPen petrolio upela 30 dolarretik behera dago, 2004tik lehen aldiz
Merkatuan petrolio gehiegi dagoelako eta munduko ekonomiaren egoerak sortzen dituen zalantzengatik (Txinako burtsen beherakada) egin du behera nabarmen azkenaldian.
agentziak | erredakzioa
Petrolioa Esportatzen duen Herrialdeen Erakundearen (OPEP) erreferentzia upelaren prezioa 29,71 dolarrera jaitsi zen atzo, 2004ko apirilaren 5etik lehenengo aldiz 30 dolarretik behera jaitsi zen, erakundeak Vienan jakitera eman duenez.
Merkatze horrekin, OPEPen urre beltzaren kotizazioak beheranzko joerari eutsi dio, Iran eta Arabia Saudi kideen arteko tentsioak gora egin duen arren, eta horrek garestituko ote duen susmoa zabaldu bada ere.
Aurreko egunekoa baino % 4,8 merkeago zegoen petrolioa atzo, eta duela 18 hilabete hasitako beherakadak ez du etenik.
Brent Europako erreferentzia petrolioa eta AEBko Texas ere merkatu egin ziren, % 5,5 eta % 6, hurrenez hurren.
Merkatuan petrolio gehiegi dagoelako eta munduko ekonomiaren egoerak sortzen dituen zalantzengatik (Txinako burtsen beherakada) egin du behera nabarmen azkenaldian.