Ekonomia -

Enpresa ixteko arrazoiak

"Espekulazioa" egin nahi izana egotzi diote Navaleko zuzendaritzari

Azken bi urteetan ontzi bat ere egin ez dutela salatzen du enpresa batzordeak, eta ondorioz, enpresak lan-erregulazioko txostena proposatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresa ixteko arrazoiaren atzean eraikuntza berrien bitartez dirutza lortu nahi izana leporatu diote zuzendaritzari Navaleko enpresa batzordeak.

Navaleko langileak zuzendaritzaren kontra daude, enpresa batzordeak prentsaurrekoan salatu duenez, azken bi urteetan barku bat ere egin ez du egin, eta ondorioz, enpresak lan-erregulazioko txostena proposatu du.

Krisia izan arren, 2009an ia 350 ontzi kontratatu ziren nazioartean eta Navali ez zitzaion bat ere egokitu. Hala ere, 2011ko martxora arte lana izango du, baina hortik aurrera ez dago ezer sinatuta.

Enpresa batzordeak egoeraren erantzukizuna enpresako zuzendaritzari, presidenteari eta akziodun bati leporatu die. Zuzendaritzak lantegia itxi eta lursaila saldu egin nahi duela diote, etxeak egiteko, eta susmo horrekin bat dato Bizkaiko Foru Aldundia ere.

Naval ontziola orain dela lau urte pribatizatu zuten eta neurriak 2.000 familiari eragingo lieke.

Egoera salatzeko manifestazioa deitu dute ostegunerako, Sestaon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea