Ekonomia -

Lan egutegia

Honelakoa izango da 2016ko lan egutegia

Urriaren 7a jai izango da EAEn, lehenengo Jaurlaritzaren 80. urteurrena. Gainera, uztailaren 4a jai izango da Bizkaian, eta irailaren 9a, Gipuzkoan.

Kontsulta ezazu EAEko eta Nafarroako 14 jaiegun ofizialen zerrenda. Argazkia: EiTB
Kontsulta ezazu EAEko eta Nafarroako 14 jaiegun ofizialen zerrenda. Argazkia: EiTB
Kontsulta ezazu EAEko eta Nafarroako 14 jaiegun ofizialen zerrenda. Argazkia: EiTB

M.G | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtea hasi baino ez da egin eta, oraindik langile asko Gabonetako oporrez gozatzen ari badira ere, dagoeneko aurtengo jaiegunak ditugu jo puntuan.

Hala, 2016ko lan egutegiak zubi luzea aurreikusten du abendurako, Konstituzio eta Inmakulada egunak asteartean (abenduak 6) eta ostegunean (abenduak 8) izango baitira, hurrenez hurren.

Tradizio handieneko jai egunez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena ospatuko dute urriaren 7an.

Bestalde, San Inazio eguna (uztailak 31) igandea izango denez, Bizkaian San Valentin Berriotxoa ospatuko dute uztailaren 4an; eta Gipuzkoan, Arantzazu eguna, irailaren 9an. Arabari dagokionez, tradizioa den legez, San Prudentzio eguna, apirilaren 28a, jai izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunen zerrenda:

- Urtarrilak 1. Urte Berri eguna

- Urtarrilak 6. Epifania eguna

- Martxoak 24. Ostegun Santu

- Martxoak 25. Ostiral Santu

- Martxoak 28. Pazko astelehena

- Apirilak 28. San Prudentzio (Araba)

- Uztailak 4. San Valentin Berriotxoa (Bizkaia)

- Uztailak 25. Santiago

- Abuztuak 15. Andra Maria Zeruratzearen eguna

- Irailak 9. Arantzazu Eguna (Gipuzkoa)

- Urriak 7. Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena

- Urriak 12. Hispanitatea

- Azaroak 1. Santu Guztien eguna

- Abenduak 6. Konstituzio Eguna

- Abenduak 8. Inmakulada Eguna

Jaiegun horiez gain, herriko jai eguna ere izango da.

 

Nafarroako jaiegunen zerrenda

- Urtarrilak 1. Urte Berri eguna

- Urtarrilak 6. Epifania eguna

- Martxoak 24. Ostegun Santu

- Martxoak 25. Ostiral Santu

- Martxoak 28. Pazko astelehena

- Uztailak 25. Santiago

- Abuztuak 15. Andra Maria Zeruratzearen eguna

- Urriak 12. Hispanitatea

- Azaroak 1. Santu Guztien eguna

- Abenduak 3. Nafarroa Eguna

- Abenduak 6. Konstituzio Eguna

- Abenduak 8. Inmakulada Eguna

- Abenduak 26. Bigarren Eguberri jai eguna

Jaiegun horiez gain, herriko jai eguna ere izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Lana berriak Langileen nazioarteko eguna argazkiak San Prudentzio albisteak Gabonak argazkiak Nafarroako Gobernua Lan egutegia