Ekonomia -
Prezioak
KPIk ez gora ez behera itxiko du urtea
Espainiako Estatistika Institutuak urtarrilaren 15ean kaleratuko du behin betiko datua, eta jakinarazi du erregaien eta lubrifikatzaileen prezioaren ondorioz izan dutela prezioek jokabide hori.
agentziak | erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) hiru hamarren egin du gora abenduan aurreko urtearen aldean, eta urtea % 0ean itxiko du, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) zabaldu duen datu aurreratuaren arabera.
INEk urtarrilaren 15ean kaleratuko du behin betiko datua, eta jakinarazi du erregaien eta lubrifikatzaileen (gasoila eta gasolina) prezioaren ondorioz izan dutela prezioek jokabide hori, 2014ean baino gutxiago egin baitute behera.
KPI aurreratuaren datua baieztatuko balitz, lau hilabeteko beherakadaren joera etengo litzateke, urte arteko datuaren kasuan
Dena dela, abenduan prezioek % 0,3 egin dute behera, azaroarekin alderatuz gero.