Ekonomia -
Martxoak 8
ELAk eta LABek lan-erreformen aurka manifestazioa egingo dute
Sindikatu abertzaleek pentsioen eta lan merkatuaren erreformek eragingo duten "prekarietatea" salatuko dute astelehenean, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean.
Erredakzioa
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek manifestazioak deitu dituzte EAEko eta Nafarroako hiriburuetan martxoaren 8rako, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren ospakizunerako.
ELA eta LABeko ordezkariek ohartarazi dutenez, pentsioen eta lan merkatuaren arloan proposatutako erreformek emakumeentzako "prekarietate handiagoa" ekarriko dute, hau da," langileentzako eta bereziki, emakumeentzako lan eta gizarte eskubideen arloan atzerapena argia" izango direla azpimarratu dute.
Zentzu horretan, "krisiaren aurkako" neurriak kritikatu dituzte gizonen eta emakumeen arteko "ezberdintasunak areagotzen" laguntzen dutelako.
Emakumeen Mundu Martxaren furgoneta batek EAE eta Nafarroa zeharkatu ditu martxoaren 8tik 13ra.