Ekonomia -
2009ko datuak
% 18 egin du behera etxebizitza salmentak Espainian
Balantzea negatiboa bada ere, salmentek % 4,1 egin zuten gora laugarren hiruhilekoan. Guztira 462.747 etxe saldu ziren 2009an: 240.837 etxebizitza berriak eta 221.910 bigarren eskukoak.
Erredakzioa
Etxebizitza salmentak % 18ko beherakada izan du Espainian, hirugarren urtez jaitsi dira, Etxebizitza ministerioak gaur argitara atera dituen datuen arabera.
462.747 salmenta izan ziren iaz. Balantzea negatiboa bada ere, 2008ko datuekin alderatuta, etxebizitza salerosketek % 4,1 egin zuten gora urria eta abendua bitartean.
Aipatzekoa da, hiru urtean izan den lehen urte bitarteko etxebizitza salmenten gorakada izan dela 2009ko laugarren hiruhilekoaren igoera.
Iaz egin zituzten salerosketa guztietatik, 240.837 etxebizitza berriei dagokie eta 221.910 bigarren eskukoei, % 27,8 eta % 4 jaitsi dira , hurrenez hurren.