Ekonomia -
472 milioi euro
AHT Gasteizen sartzeko beste pauso bat emango dute gaur
Jose Blanco Sustapen ministroa, Patxi Lopez lehendakaria eta Aldundiko eta Udaleko ordezkariak joango dira trena Gasteizen zehar lurperatzea ekarriko duen hitzarmenaren aurkezpenera.
Erredakzioa
Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak hitzarmena sinatuko du gaur Gasteizen trena lurperatzeko eta AHTren sarrera egiteko. Obra horietarako aurrekontua 472 milioi eurokoa izango da.
Akordioaren sinaduran egongo dira Blanco bera, Patxi Lopez lehendakaria, Iñaki Arriola Garrai sailburua, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusia, Patzi Lazcoz Gasteizko alkatea eta Antonio Gonzalez Adifen presidentea.
Akordioaren arabera, Sustapen Ministerioaren inbertsioa 142 milioi eurokoa izango da. Jaurlaritzak, bere aldetik, 117 milioi euro emango ditu, Arabako Foru Aldundiak 50 milioi eta Gasteizko Udalak 67.
Ez dago argi ez noizko amaituko diren lanak ez geltokia nolakoa izango den, ezta Abiadura Handiko Trenarekin lotura noiz, nola eta non egingo den ere; baina gaur sinatuko duten hitzarmenak garrantzia handia dauka Gasteizen, 1998tik agintarien ahotan egon den asmoa egia bilakatuko dela esan nahi baitu.
Artium museoan 17:30etan egingo duten ekitaldiaren harira, AHT Gelditu Elkarlanak manifestazioa egingo du azpiegituraren kontra aipatu museoaren parean.