Ekonomia -

Apiriletik irailera

Naval ontziolako 181 langileri eragingo die lan-erregulazioak

Bestalde, txostenarekin ados ez dagoela esan du CCOO sindikatuak, "irailetik aurrera industria bermerik ez duelako aurkezten".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

181 langileri eragingo die Naval ontziolak aurkeztutako lan-erregulazioko txostenak eta sei hilabeteko iraupena izango du, apiriletik irailera bitartean. Lan-erregulazioarekin ados ez dagoela adierazi du gaur CCOO sindikatuak.

Navaleko zuzendaritzak enpresa-batzordeari entregatu dio txostena gaur goizean.

Zuzendaritzak azaldu duenez, lan-erregulazioa sektoreak bizi duen krisian kokatu behar da, izan ere, eragin zuzena izaten ari da ontziolan. Egundaino ez du kontratu berririk sinatu Navalek.

Horrela, produkzio arrazoiek ekarri dute aldi baterako txostena. Produkzioak behera egin du eta enpresak baliabide gehiegi ditu, batez ere ingeniaritza alorrean eta altzairua egiteko tailerretan langile gehiegi dira, zuzendaritzaren esanetan.

Eskatutako lan-erregulazioak sei hilabeteko iraupena du eta 181 langileri eragingo die pixkanaka. Egoeraren araberako neurria dela iragarri du enpresako zuzendaritzak, egitasmo berriak lortu bitartean.

Sindikatuen arbuioa

Bestalde, txostenarekin ados ez dagoela esan du CCOO sindikatuak, "irailetik aurrera industria bermerik ez duelako aurkezten, eta industria laguntzaileko langileentzat irtenbiderik ez delako planteatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea