Ekonomia -

FLA

Madrilek 319 milioi emango dizkio Kataluniari Likidazio Funtsetik

Espainiako Gobernuaren arabera, Katalunia Erkidegoen Likidazio Funtsetik dirua jaso ahal izateko "baldintzak betetzen hasi da".

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EiTB
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak iragarri du gaurtik aurrera 319 milioi euro emango dizkiola Kataluniari azaroko Erkidegoen Likidazio Funtsetik (FLA), eta 101 milioi euro farmazia hornitzaileei ordaintzeko izango direla.

Ministroen Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, FLAren barruan dauden erkidegoek hile honi dagozkion 874,91 milioi euroak jasoko dituzte, baita Kataluniak ere.

Izan ere, presidenteordearen arabera, Katalunia dirua jasotzeko "baldintzak betetzen hasi da", eta horregatik jasoko ditu azaroko 319,3 milioi euro.

Diru horren zati handiena, 200 milioi euro, zorrak ordaintzeko izango da, 101,12 farmazia hornitzaileei emateko, eta 7,1 osasun itunak betetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Espainiako Gobernua albisteak Espainia Ekonomia berriak Eguneko albisteak