Ekonomia -

Kapital handitzea

Euskaltelek 255 milioiko kapital handitzea egitea erabaki du

Kapital handitzea eginda, R Cableren erosketari aurre egitea du helburu telekomunikazioko euskal konpainiak.

Alberto Garcia eta Fernando Ojeda Euskaltel burtsara atera zen egunean. Argazkia: EFE
Alberto Garcia eta Fernando Ojeda Euskaltel burtsara atera zen egunean. Argazkia: EFE
Alberto Garcia eta Fernando Ojeda Euskaltel burtsara atera zen egunean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalteleko Administrazio Kontseiluak 255 milioi euroko kapital handitzea egitea erabaki du. Telekomunikazioko euskal konpainiak 3 euroko balio nominala duten 25.307.560 akzio jaulki ditu.

Euskal enpresak Balore Merkatuen Batzorde Nazionalari emandako informazioaren arabera, akzio berriak hiru euroan (emisioari dagokion hobaria aparte) jaulkiko dira.

Akzio berriek Euskaltelen kapital sozialaren % 16,66 ordezkatuko dute, kapital handitzea gauzatzen denean.

Kapital handitzea eginda, R Cableren erosketari aurre egitea du helburu telekomunikazioko euskal konpainiak; zehazki, R Cable eta Telecomunicaciones Galicia SA (R Cable) enpresaren akzioak erostea.

Aipaturiko akzio berri horiek arruntak izango dira, eta gaur egun zirkulazioan dauden Euskaltelen akzioen parekoak izango dira; hots, eskubide politiko eta ekonomiko berdinak izango dituzte.

Bestalde, akzio berriak Bilboko, Bartzelonako, Madrilgo eta Valentziako burtsetan salgai jartzea eskatuko du Euskaltelek, eta, aurreikuspenak betetzen badira, ostegunetik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaltel Ekonomia 2024 Albisteak Burtsa gaur