Ekonomia -
2014an baino % 7,3 gehiago
Bankiak 855 milioi euro irabazi ditu irailera arte
BFAk, erakundearen sozietate nagusiak, 1.890 milioi euroko etekinak lortu ditu epe berean, aurreko urtean baino % 51,1 gehiago.
agentziak | erredakzioa
Bankiak 855 milioi euroko etekina lortu du aurtengo lehenengo bederatzi hilabeteetan, 2014ko epe berean baino % 7,3 gehiago, erakundeak jakitera eman duenez. Hala, Bankiak esan du Plan Estrategikoaren helburuak espero baino lehenago betetzen ari dela.
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiaren presidenteak azpimarratu du "espero baino lehenago" bete dituela duela hiru urte "plan estrategikoan erakundeak ezarritako erronka handiak", eta Bankia Espainiako Estatuko banku "eraginkorrenetakoa" dela.
BFAk 1.890 milioi euro irabazi ditu
Bestalde, BFA Taldeak, Bankiaren sozietate nagusiak, 1.890 milioi euroko etekina lortu duen irailera arte, 2014ko epe berean baino % 51,1 gehiago.