Ekonomia -

AHT

Oregi: 'Euskal Y-ak ez du atzera bueltarik'

Ingurumen sailburuak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak AHTaren kudeaketan parte hartu nahi du "Euskotrenek duen ahalmen operatiboa" baliatuta.

Oregi: 'Euskal Y-a atzera bueltarik ez duen errealitate bat da'

1:04

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Euskal Y'aren lanek ez dute "atzera bueltarik", Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren hitzetan, eta Jaurlaritzak "ibilbidea gauzatzeko egindako lanen ondotik, tren lasterraren kudeaketan parte hartzeko asmoa" duela azpimarratu du, "Euskotrenek duen ahalmen operatiboa" baliatuta.

Atlantikoko Trenbide Korridorearen inguruko jardunaldiak izan dira gaur Bilbon, Expansion egunkariak antolatuta, eta bertan egin ditu adierazpenak Ana Oregi sailburuak. Julio Gomez-Pomar Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioko Azpiegitura Estatu idazkariak ere parte hartu du jardunaldietan.

Oregik bere agerraldian azpimarratu duenez, "lanak errealitate bat dira, eta ez dute atzera bueltarik". Zenbait lan bukatu behar direla aitortu duen arren, "orain errealitate hori nola kudeatuko dugun pentsatu beharra dago".

Horren ildotik, Jaurlaritzak "trenbide sare berriko zerbitzuak eman eta diseinatzeko" asmoa duela esan du Oregik. "Lanak materialki gauzatzeko egin dugun apustuak segida izan behar du trenaren kudeaketan, Euskotrenek duen ahalmen operatiboa baliatuta", erantsi du.

Ministerioak "konpromiso sendoa" agertu du

Julio Gomez-Pomar Sustapen Ministerioko ordezkariak nabarmendu duenez, bestalde, Espainiako Gobernuak 'Euskal Y'arekiko "konpromiso sendoa du, eta hala, 2019rako trena martxan egoteko "pausoak" ematen ari direla iragarri du.

Iragarri duenez, urriaren 28an EAEko agintariek, Espainiako Gobernuko kideek eta Frantziako exekutiboaren ordezkariek bilera izan dute Bordelen "bi administrazioen arteko koordinazioa" hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak