Ekonomia -

Mozkinak

Iberdrolak 1.920 milioi irabazi ditu jadanik, iaz baino % 7,8 gehiago

2015eko lehen bederatzi hilabeteetan 23.689,6 milioi euroko salmentak lortu ditu konpainiak, 2014an baino % 6,7 gehiago. 2016rako egin zituen aurreikuspenak urtebete lehenago beteko ditu konpainiak.

Bilboko Iberdrola dorrea. Artxiboko irudia: EiTB
Bilboko Iberdrola dorrea. Artxiboko irudia: EiTB
Bilboko Iberdrola dorrea. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.919,7 milioi euroko mozkina lortu du Iberdrolak urteko lehen bederatzi hilabeteetan; iazko ekitaldian baino % 7,8 gehiago, hain zuzen ere.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 23.689,6 milioi euroko salmentak lortu ditu konpainiak, 2014an baino % 6,7 gehiago. Gainera, Iberdrolak bere eraginkortasuna hobetzen jarraitu du, gastu operatiboa % 0,2 jaitsi baita.

Kudeaketak inbertsioak egiteko aukera eman diola goraipatu du konpainiak, eta finantza posizio sendoari eutsi ahal izan dio.

Horrela, Iberdrolak 26.159 milioi euroko zorra zuen 2015eko irailean, 2014ko hirugarren hiruhilekoan baino 94 milioi gutxiagokoa.

2014ko otsailean 2016rako egin zituen aurreikuspenak urtebete lehenago beteko ditu konpainiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur Gaurko azken orduko albistea