Ekonomia -

Gertakaria

6.000 milioiko transferentzia egin du Deutsche Bankek, nahastuta

Banketxearen arabera, hasiberria zen langile batek egin zuen hanka sartzea, balio garbia barik, balio gordina transferituta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deutsche Bank Alemaniako bankuak 6.000 milioi dolarreko (5.310 milioi euro) transferentzia egin dio AEBko bezero bati, zehazki inbertsio funts bati , banketxeko langile hasiberri batek egindako akatsa tarteko, Financial Times egunkariak zabaldu duenez.

Transferentzia egin eta biharamunean berreskuratu zuen dirutza Alemaniako bankuak. Dena den, gertaerak zalantzan jarri du finantza erakundearen jarduna

"Forex salmenta taldearen langile hasiberri batek egin zuen 6.000 milioi dolarreko transferentzia, nagusia oporretan zegoenean", argitu diote auzia bertatik bertara ezagutzen duten iturriek egunkariari.

Iturrion arabera, langileak balio gordina prozesatu zuen, ez balio garbia, eta ondorioz, transferentziak "zero gehiegi" izan zituen.

Deutsche Bankek AEBko Erreserba Federalari, Europako Banku Zentralari eta Finantza Agintaritzari eman die gertaeraren berri.

Finantza sektoreko iturriak aipatuta, Financial Times egunkariak adierazi duenez, "harrigarria bada ere", mota honetako hanka sartzeak "oso ohikoak dira". Hori bai, hainbesteko dirutzarekin ez horrenbeste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea