Ekonomia -

Volkswagen

Volkswagenek aitortu egin du isuriak estali nahi izan zituela

Alemaniako Fiskaltzak konpainiaren hainbat egoitza miatzea agindu du.

Michael Horn AEBko Volkswagenen presidentea. EFE
Michael Horn AEBko Volkswagenen presidentea. EFE
Michael Horn AEBko Volkswagenen presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michael Horn Volkswagen Taldeak AEBn duen presidenteak aitortu egin du konpainia gas isurien kutsakortasuna estaltzen saiatu dela. Kongresuan egin ditu adierazpenok.

Horren esanetan, irailaren 1ean jakin zuen diesel autoek isuriak estaltzeko legez kanpoko softwarea dutela. Hori baino lehen, auto batzuek isurien arauak betetzen ez zituztela baino ez zekien, betiere bere deklarazioaren arabera.

Kongresistek galdetuta, Hornek esan du ez dakiela nola funtzionatzen duen aipatutako softwareak, "ez bainaiz ingeniaria".

Bestalde, konpainia autoak konpontzeko gai izango dela nabarmendu du. Hori bai, ez da 2017a baino lehen izango.

AEBko Volkswagenen buruak barkamena eskatu du, eta konpainia "ondorioak onartzeko prest" dagoela gaineratu du.

Hainbat egoitza miatu dituzte

Testuinguru honetan, Alemaniako Fiskaltzak multinazionalaren hainbat egoitza miatzea agindu du gaur, tartean egoitza nagusia, Wolfsburgon.

Helburua da informazioa jasotzea, iruzurrean parte hartu dutenen izen-abizenak ezagutzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Multinazionalak Alemania Iruzurrak Ekonomia berriak Albisteak Volkswagen Automobilgintza Kutsadura gaur