Ekonomia -

Polemika

Pello Guibelaldek 'barkamena' eskatu du bere adierazpenengatik

“Enpresaburu izateko bokazio faltagatik” eta horrek ekar ditzakeen “ondorioengatik” bere “kezka” azaldu nahi izan zuela esan du Adegiko presidenteak agiri labur batean.

Pello Guibelalde Adegiko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Pello Guibelalde Adegiko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Pello Guibelalde Adegiko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako gazteen ?bizitza oso erosoa? dela esanez egindako adierazpenekin ?minduta sentitu diren pertsona guztiei barkamena? eskatu die gaur Pello Guibelalde Adegiko presidenteak.

Iragan ostiraleko prentsaurrekoan, ?enpresaburu izateko bokazio faltagatik? eta horrek ?herriaren etorkizunean eta ongizatean? izan ditzakeen ?ondorioengatik? bere ?kezka? azaldu nahi izan zuela esan du Adegiko presidenteak agiri labur batean.

?Guztien artean aurre egin beharreko erronka bat dela uste dut. Kezka azaltzeko modua egokiena ez zen izan, eta, ondorioz, nire adierazpenekin minduta sentitu diren pertsona guztiei barkamena eskatu nahi diet. Bene-benetan, ez nuen nahita egin?, esan du.

Aho batez kritikatu dute

Angel Toña Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak ?zuhurtziaz mintzatzea? eskatu zuen, lan munduan ?adostasunak? beharrezkoak diren garaia delako.

Adegiko presidentearen ?zoritxarreko? adierazpen ?bidegabeak? salatu zituen atzo Denis Itxaso Gipuzkoako Gazteria diputatuak agiri batean. Hala ere, ?barkamena eskatzeko eta esandakoa zuzentzeko garaiz? zegoela nabarmendu zuen Itxasok.

Era berean, Gipuzkoako enpresaburuen buruzagiaren adierazpenak gogor kritikatu zituen EH Bilduk. Adegirekin zuen bilera bertan behera utzi zuen LABek, eta Donostiako egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu zuen ostegunerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza LAB Adegi albisteak EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak