Ekonomia -

Eskandalua Volkswagenen

Volkswagenek eutsi egingo die Landabengo inbertsioei eta enpleguari

Multinazionalak 900 milioi euroko inbertsioa egingo du 2019 urtea arte Landabenko lantegian.

Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen lantegia. EiTB
Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen lantegia. EiTB
Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen lantegia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagenek eutsi egingo die Nafarroako lantegian egiteko asmoa zuen inbertsioei eta enpleguari, Alfredo Morales (UGT) enpresa batzordeko presidenteak Alemaniatik baieztatu duenez.

Multinazionalak inbertsio guztiak berriz aztertuko dituela iragarri du gaur goizean, eta hainbat bertan behera uzteko edo atzeratzeko asmoa agertu du. Iragarpenak, baina, ez du eraginik izango Landabengo lantegian. Horrenbestez, Moralesek lasaitasuna igorri nahi izan die langileei.

Hain zuzen ere, Volkswagenek 900 milioi euroko inbertsioa egin asmo du 2019 urtea arte, Landabenen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Multinazionalak berriak Ekonomia Albisteak Volkswagen gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan