Ekonomia -

Operazioa

Euskaltelek 1.190 milioi euroren truke erosiko du R Cable

Bi konpainiek salerosketa kontratua sinatu dute atzo. Horrela, Euskaltelek R Cableren kontrol osoa izango du, kapital sozialaren % 100 bereganatuta.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

R Cable konpainiaren akzio guztiak erosteko behin betiko akordioaren berri eman du Euskaltelek. EAEko konpainiak 1.190 milioi euroren truke erosiko du Galiziako enpresa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari goizaldean igorritako agiri baten arabera. Era berean, Galiziako konpainiaren 300 milioiko zorra ere bereganatuko du Euskaltelek.

Euskaltelek erantsi duenez, egun zabalik dituen finantziazio lerroak 600 milioi euroan handituz, lau finantza erakundek bermatuko duten 300 milioiko zor instituzionalaren tarte bat kontratatuz eta eskudirutan eskuragarri izango diren funtsak eta akzio berriak jaulkiz finantzatuko du operazioa, eta hori guztia Euskaltelek orain gutxi burtsara atera berritan hartu zituen konpromisoak betez egingo du.

Komunikatuaren esanetan, bi konpainiek salerosketa kontratua sinatu dute urriaren 5ean. Horren arabera, Euskaltelek R Cableren kontrola bereganatuko du, horren kapital sozialaren % 100 erosita Rede Brigantium, S.L. (R Cableren akzioen % 70 ditu) eta Abanca Corporacion Industrial y Empresarial, S.L.U. (akzioen % 30) enpresei.

300 milioiko zorra

Operazioaren behin betiko salneurria 1.190 milioi euroan adostu dute, 2015eko irailaren 30ean R Cablek onartutako 300 milioi euro inguruko zorra barne.

Operazioa une garrantzitsua da bi konpainia horien historian. Euskaltelek goraipatu duenez, indar, eraginkortasun eta hazteko gaitasun handiagoa irabazi dute Estatuaren iparraldean, eta baita garrantzia Espainiako zein Europako merkatuetan, Galiziarekin eta Euskadirekin duen konpromiso sendoari eutsiz, bi konpainia horiek oso errotuta daudelako bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaltel Albisteak