Ekonomia -

Eskandalua

2,1 milioi Audi ibilgailuk ere manipulatzen dituzte CO2 isurketak

A1, A3, A4, A5, A6, TT, Q3 (Bartzelonan ekoizten dute) eta Q5 modeloek ere gas kutsagarrien isurketak manipulatzeko softwarea erabiltzen dutela onartu du Audi etxeko bozeramaile batek.

Audi/Volkswagen kontsezionario bat AEBetan. Argazkia: EFE
Audi/Volkswagen kontsezionario bat AEBetan. Argazkia: EFE
Auto kaltetuak salgai daude gurean oraindik

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2,1 milioi Audi ibilgailuk ere badute diesel motorren gas kutsagarrien isurketak manipulatzeko softwarea.

Konpainiako bozeramaile batek jakitera eman duenez, arazoa 1,42 milioi autok baino gehiagok dute Europa mendebaldean; horietako 577.000k, Alemanian.

Ameriketako Estatu Batuetan gas kutsagarrien isurketak manipulatzeko softwarea duten 13.000 ibilgailu saldu zituztela azaldu du bozeramaileak.

A1, A3, A4, A5, A6, TT, Q3 (Bartzelonan ekoizten da) eta Q5 autoek gas kutsagarrien isurketak manipulatzeko softwarea dutela jakinarazi du konpainiako bozeramaileak.

Aspaldi eman zuten softwarearen berri

Bosch ibilgailuentzako osagaien ekoizleak eta Volkswagen multinazionaleko langileek aspaldi eman zuten software horren berri.

Volkswageneko zaintza batzordearen iturriek Frankfurter Allgemeine Sonntagszeitung egunkariari esan diotenez, 2011n eman zuten praktika horien berri teknikariek, ostiralean jaso zuten txosten baten arabera.

Bestalde, Bosch hornitzaileak legez kanpoko softwarearen berri emateko gutun bat bidali zuen 2007an, Bild am Sonntag egunkariak azaldu duenez.

3.200 ibilgailuren salmenta, bertan behera Belgikan

Azkenik, 3.200 ibilgailu susmagarriren merkaturatzea bertan behera uztea erabaki du Belgikako auto inportatzaile batek, bertako komunikabideek gaur zabaldutakoaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak argazkiak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Volkswagen EAEko kutsadura gaur Automobilgintzari buruzko albisteak