Ekonomia -
Ustezko iruzurra
Fiskaltza Xabi Alonso ikertzen ari da ustezko zerga iruzurragatik
Futbol jokalariak agiria kaleratu du betebehar fiskal guztiak "beti" bete dituela adierazteko.
agentziak | erredakzioa
Madrilgo Fiskaltzak ikerketa izapideak jarri ditu abian Zerga Agentziaren salaketa baten harira, Xabi Alonso Bayern Municheko futbol jokalariak zerga iruzurra egin ote duen argitze aldera.
Fiskaltzako iturriek jakitera eman dutenez, informazioa aztertzen ari dira nola jokatu erabakitzeko. Horregatik, oraindik ez dakite zigor auzibiderik abiatuko ote duten, hau da, kereila bat aurkeztuko ote duten.
Gaur El Mundo egunkariak aurrera duenez, 2010 eta 2012 artean jokalari gipuzkoarrak irudi eskubideak kobratzeko garaian atzerriko enpresak erabili ote zituen ikertzen ari dira.
Real Madrilera iritsi aurretik, Xabi Alonsok Javier Mascheranorekin jokatu zuen Liverpoolen. Jokalari horrek bi enpresa hartu zituen, bata Madieran (Portugal) eta bestea Miamin (AEB), eta azken horrekin omen du zerikusia prozesu guztiak.
Xabi Alonsok prentsa-agiria kaleratu du Twitter bidez, eta betebehar fiskal guztiak "beti" bete dituela ziurtatu du.
El Mundo-n agertu den informazioari dagokionez, Alonsok dio bere interesen "defentsan" jokatuko duela, "egoki" jotzen dituen neurriak hartuta, eta zerga bete behar "guztiak behar den bezala bete" dituela egiaztatuko duela.