Ekonomia -

Landaben

Volkswagenek 900 milioi inbertituko ditu Nafarroako lantegian

Inbertsioa bost urtetan egingo du taldeak. Inbertsioaren zatirik handiena datozen bi urteetan markaren lau modelo berri garatzera bideratuko dituzte.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urtetan 900 milioi euro inbertituko ditu Volkswagen taldeak Iruñeko lantegian eta beste 3.300 milioi Seatek Martorellen (Bartzelona) duen fabrikan. Inbertsioaren zatirik handiena datozen bi urteetan markaren lau modelo berri garatzera bideratuko dituzte.

Jurgen Stackmann Seateko presidenteak eta Francisco Javier Garcia Sanz Volkswagen Taldeko erosketen presidenteordeak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari erabakiaren berri eman diote gaur. Martorellgo lantegia bisitatu dute, Kataluniako hauteskunde-kanpaina hasi baino bi egun lehenago.

Espainiako lantegietan (Martorell eta Nafarroa) 2015etik 2019ra bitartean 4.200 milioiko inbertsioa egin behar zuela iragarri zuen konpainiak iragan maiatzean. Inbertsioaren % 80 suposatzen du gaurko iragarpenak. Espainian sekula egin den industria inbertsiorik handiena da.

Inbertsioa lau hilabete geroago zehaztu dute, Stackmannek Rajoyri Seaten Zentro Teknikoan egiten den lana erakutsi ondoren. Zentro Teknikoak 40 urte bete ditu. Markaren etorkizunean konfiantza duela azaldu du Stackmannek.

3.300 milioi Martorellen

Kataluniako lantegiak bereganatuko dituen 3.300 milioiak (2015-2019) historiako inbertsiorik handiena da. Azken bost urteetan konpainiak inbertitutakoa baino % 40 gehiago da, Seatek Leon merkaturatu zuenean. Autoa markak orain arte gehien salduenetakoa da.

Volskwagen Rajoy efe

Jurgen Stackmann Seateko presidentea, Francisco Javier Garcia Sanz Volkswagen Taldeko erosketen presidenteordea eta Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE

Modeloak diseinatzeko erabiltzen diren azken teknologiak eta lana gertutik ikusteko aukera izan ditu Rajoyk bisitan. Leon TGI batean egin du bisita. Ibilgailua gas naturalarekin dabil.

Seateko 20 bat langilek elkarretaratzea egin dute lantegian, lan erreformaren eta herri segurtasunerako legearen aurka protesta egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Multinazionalak Volkswagen Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan