Ekonomia -

EROSKI CONSUMER

Familien gastua % 9 jaitsi da Nafarroan eta % 4 EAEn

2014an, euskal familiek diru gehien, % 33 eta % 35 artean, etxebizitza, ura eta energia ordaintzera bideratu zuten. Gastuaren % 1,6 zuzendu zuten hezkuntzara.

Familien gastua %4 jaitsi da Euskadiko Erkidegoan eta % 9 Nafarroan

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski Consumerrek kaleratu duen inkesta baten arabera, familien gastuak % 9 egin du behera Nafarroan azken zortzi urteotan. 2014an, familia nafar bakoitzak, batez beste, 31.300 euro gastatu zituen.

EAEn ere, behera egin du familien gastuak. 2006 eta 2014 artean, % 4 egin zuen behera familien gastuak Gipuzkoan, Nafarroan eta Araban. Iaz, EAEko familiek, batez beste, 27.038 euro gastatu zituzten, 2013an baino % 0,2 gutxiago, betiere, prezio iraunkorrak kontuan hartuta (inflazioa kontuan hartu gabe).

Gastu handiena (% 35) etxebizitza, ura eta energia ordaintzeko baliatu zuten familiek. Zerrendan hurrengoak, berriz, hauek dira: elikagaiak (% 14); hotel, kafetegi eta jatetxeak (% 10,2); garraioa (% 9,8); aisialdi, kultura eta ikuskizunak (% 5,7), arropa (% 5,2), altzariak eta etxeko mantenua (% 4,1), osasuna (% 2,9), komunikazioa (% 2,6), hezkuntza (% 1,6) eta alkohola eta tabakoa (% 1,6).

Inkestaren arabera, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako familien erdiek "zailtasunak" izan zituzten iaz hilabete amaierara heltzeko, % 25ek "zailtasun handiak" izan zituzten, eta % 21ek ezin izan zieten ustekabeko gastuei aurre egin.

Nafarroan, 2006 eta 2014 artean, familien gastuak % 9 egin zuen behera. 2008ra arte goranzko joerari eutsi zion gastuak, eta familiako batez besteko gastua 36.342 eurora iritsi zen. Urte horretatik aurrera, baina, nabarmen egin zuen behera.

EAEn bezala, Nafarroan ere etxebizitza, ura, argindarra eta gasa dira gastu iturri nagusiak (% 33).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski