Ekonomia -
Greba
Normaltasuna nagusi, Renfeko greba egunean
Gutxieneko zerbitzuak osotasunean betetzen ari dira, merkantzia trenen % 20 eta aldiriko trenen % 75 baitabiltza.
Semaf eta CGT sindikatuek greba eguna deitu dute ostiral honetarako Renfeko tren zerbitzuetan. Renferen arabera, Sustapen Ministerioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak osotasunean betetzen ari dira.
Geldialdia gauerdian hasi da eta ostiral osoan egingo dute. Hasiera batean, CCOO sindikatuak ere grebarako deialdia egin zuen, baina azken unean atzera egitea erabaki du.
Sustapen Ministerioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira, merkantzia trenen % 20 eta aldiriko trenen % 75 baitabiltza.
AVE-Ibilbide luzeko zerbitzua eskaintzen dutenei dagokienez, trenen % 72 ezarri dituzte gutxieneko zerbitzu gisa.
Egun arruntetan 353 trenek eskaintzen dute AVE-Ibilbide luzeko zerbitzua, eta 255 ibiliko dira gaur, eta ohiko 527 aldiriko trenen 343k eskainiko dute zerbitzua.