Ekonomia -
'Euskal Y'-a
AHTaren lanetarako 551 milioi euro bideratuko ditu Espainiak 2016an
290 milioi Estatuko inbertsioen poltsatik aterako dituzte, eta gainerakoa Kupo bidez eskuratuko du Jaurlaritzak. Nafarroak 36,3 milioi euro izango ditu Castejon-Iruñea tartea egiteko.
EITB.EUS
Espainiako Gobernuak 551 milioi euro emango dizkio 2016an Eusko Jaurlaritzari 'Euskal Y'-aren lanak egiteko. Rajoyren gobernua datorren urterako aurrekontuen partidak xehatzen hasi da gaur, eta Sustapen Ministerioaren inbertsioen nondik norakoak azaltzen izan da batzordean Julio Gomez-Pomar Estatuko Azpiegitura idazkaria.
Gomez-Pomarren esanetan, 551 milioi horietatik 290 Estatuko inbertsioen poltsatik aterako dituzte, eta gainerakoa Kupoaren bidez jasoko du Jaurlaritzak.
Nafarroako Gobernuak, bestalde, 36,3 milioi euro izango ditu datorren urtean Castejon-Iruñea tartea egiteko.