Ekonomia -
Erosketa
Tubacexek Prakash enpresa indiarra bereganatu du
Egin dituen azken erosketekin, Tubacex soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodien munduko ekoizle handiena bihurtu da
Agentziak | Erredakzioa
Tubacexek bere egin du Indiako Prakash Steelage enpresaren soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodien sailaren % 68, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gaur (astelehena) jakinarazi duenez.
Otsailean aurreratu zen operazio horrekin, Tubacexek erosteko aukera gordetzen du gainerako % 32aren inguruan. Mumbaitik gertu kokatzen den aipatutako sail horrek 250 langile ditu, eta 25 milioiko fakturazioa.
Konpainiak azpimarratu duenez, "Prakash enpresa gure taldean srltzeak Tubacexek Asiako merkatuan zuen egoera sendotzea ahalbidetzen du, baita zenbait produktu estandarretan merkatu-kuota berreskuratzea ere".
Egin dituen azken erosketekin, Tubacex soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodien munduko ekoizle handiena bihurtu da, eta Europan, Amerikan eta Asian dauzka industria lantegiak.