Ekonomia -

Azpiegiturak

Foronda 24 orduan jarduteko gai dela azpimarratu du Ramiro Gonzalezek

Arabako ahaldun nagusiak nabarmendu du aireportua 'erabakigarria' izango dela lurraldea ekonomikoki hazten hasteko.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia Forondako aireportuan. Argazkia: EiTB
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia Forondako aireportuan. Argazkia: EiTB
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia Forondako aireportuan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak azpimarratu du Forondako aireportua gai dela 24 orduan jarduteko eta, gainera, Mugako Ikuskaritzaren kudeaketa ere nabarmendu du.

Gonzalezek Heraclio Alfaro aeroklubak antolatutako 'Vitoria FLY-IN' kontzentrazioan parte hartu du, Arabako Foru Gobernuak berri eman duenez.

Forondako aireportuarekiko apustua berretsi du Ramiro Gonzalezek eta adierazi du "erabakigarria" izango dela lurraldea ekonomikoki hazten hasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Araba Arabako Ahaldun nagusia Gasteiz Gasteizko Aireportua