Ekonomia -

Epaia

Funtzionarioen baimenen murrizketak babestu ditu Konstituzionalak

Epaiak Andaluziak aurkeztutako inkonstituzionaltasun helegite bati erantzun dio, eta jurisprudentzia jarri du antzeko helegiteak aurkeztu dituzte beste autonomia erkidego batzuentzat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak Estatuak funtzionarioen oporrak eta baimenak aldatzeko duen eskumena babestu du gaur. Beraz, aurrekontua murrizteko asmoz 2012an onartu zen dekretua babestu du.

Uztailaren 13ko 20/2012 dekretua da epaitegietara eraman dutena. Dekretu horrek, aurrekontuen egonkortasuna mantentzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko, funtzionarioekin lotutako hainbat neurri ezarri zituen. Neurri horien artean zeuden aparteko soldataren murrizketa, eta baimen eta oporren murrizketa. Azken bi neurri horiek babestu ditu gaur Konstituzionalak.

Epaiak Andaluziak aurkeztutako inkonstituzionaltasun helegite bati erantzun dio, eta jurisprudentzia jarri du antzeko helegiteak aurkeztu dituzte beste autonomia erkidego batzuentzat. Extremadurak, Euskadik, Kataluniak, Kanariak eta Nafarroak helegitea aurkeztu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Funtzionarioak argazkiak