Ekonomia -
Balore merkatua
Ibex % 0,72 igo da Greziako Parlamentuaren erabakia ezagutu ostean
Europako diru-merkatu nagusiek ere irabaziekin hasi dute eguna; hala, Milango burtsak % 0,55 egin du gora eta Parisekoak, berriz, puntu erdi.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madrilgo burtsak irabaziekin hasi du eguna eta, zehazki, Ibex 35 indizeak % 0,66 egin du gora Greziako Parlamentuak erreskatea onartu duela jakin ondoren. Dena den, AEBk baieztatu dute interes tipoak igoko dituela aurten eta horrek inbertsoreen poza "zapuztu" du.
Goizeko bederatziak eta laurdenetan Espainiako selektiboa 11.418 puntutara iritsi da, eta Madrilgo Burtsako Indize Nagusia, ostera, % 0,72 hazi da.
Europako diru-merkatu nagusiek ere gora egin dute; hala, Milango burtsak % 0,55 egin du gora eta Parisekoak, berriz, puntu erdi.
Diru-merkatuen irekieran Ibex indizeko balore gehienek gora egin dute, galerak izan dituzten ArcelorMittalek (% 0,79) eta Repsolek (% 0,15) salbu. Bestalde, irabazi gehien izan dituzten baloreak hauek izan dira: Sabadell (% 1,66), Popular (% 1,34), Bankinter (% 1,22), Bankia (% 1,19), BBVA (% 1,12) Caixabank (% 0,98), Inditex (% 0,72) eta Iberdrola (% 0,66).
Bien bitartean, euroa 1,0920 dolarren truke aldatu da.