Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat hil da lan istripuan, Sestaon

Makina batek harrapatuta geratu da ArcelorMittal enpresako behargina eta handik gutxira hil da.

Istripua ArcelorMittalek Sestaon duen lantegian jazo da. EiTB
Istripua ArcelorMittalek Sestaon duen lantegian jazo da. EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur goizean lan istripuz ArcelorMittal enpresak Sestaon (Bizkaia) duen lantegian, Osalanek eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturrion arabera, ezbeharra 08:40an jazo da. Langilea, Barakaldoko 45 urteko gizonezko bat, makina batek harrapatuta geratu da, gerrialdetik. Nonbait bakarrik zegoen mantenu orga eta makina baten artean maniobrak egiten.

Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute behargina onik atera, zauri larriak zituela eta, ia berehala hil baita.

Osalaneko teknikariak istripua izan den tokira joan dira, ikerketa egiteko.

Montajes Metalicos Jauregui (Derio, Bizkaia) enpresak azpikontratatuta, mantenu lanak egiten zituen hildako langileak ArcelorMittalen.

LABek salatu duenez, azken bost urteetan lau langile hil dira ArcelorMittalen. Sindikatuaren hitzetan, "prekarietateak eta azpikontratazioak hil dute".

Duela ia hilabete, ArcelorMittaleko beste behargin bat hil zen lan istripuz, Zumarragan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Sestao bideoak