Ekonomia -

Frantzia

Bertan behera utzi dute Frantziako aire-kontrolatzaileen greba

SNCTA kontrolatzaileen sindikatuak azken orduan iragarri du erabakia, eta, beraz, ostegun eta ostiral honetan ez da lanuzterik izango.

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako aire-kontrolatzaileen artean gehiengoa duen sindikatuak, SNCTAk, bertan behera utzi du gaurko eta biharko deitutako greba.

Erabakia atzo arratsaldean iragarri zuen sindikatuak ohar labur baten bidez: "Negoziazioaren azken saio baten ondoren, greba bertan behera uztea erabaki du Frantzian sektorean gehiengoa duen SNCTA sindikatuak".

Hainbat zerbitzu kanpoko enpresen esku utzi behar dituztela eta, bi greba egun deitu zituen sindikatuak, apirilean egindako bi lanuzteen segida gisa.

Atzo eguerdian sindikatuak eta Frantziako Gobernuko Garraio arduradunek egindako bilerak, nonbait, konponbidean ipini du auzia, atzo goizean bertan sindikatuak egoera "blokeatuta, erabat gaiztotuta" zegoela esan bazuen ere.

Alain Vidalies Garraio idazkariaren esanetan, 10 hilabetean kontrolatzaile bakoitzari 2.500 euroko saria banatzeko proposamena egin diote sindikatuari.

Apirilaren 8an eta 9an greba egin zuten Frantziako aire-kontrolatzaileek. Hegaldien % 40 geratu ziren bertan behera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak Frantzia berriak