X-probando-X -
Euskaltel, burtsan
Toña: 'Euskalteleko zuzendarien pizgarria adibide sozial txarra da'
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzaren "zinismoa" kritikatu du, eta horrelako adierazpenekin Euskaltelen egoeran duen "eratzukizun zuzena ezkutatu" nahi duela azpimarratu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Angel Toña Enplegu sailburuaren esanetan, Burtsan kotizatzen hasteagatik Euskalteleko 25 zuzendarik 46,8 milioi euroko pizgarriak kobratzea "zilegia" eta "ohikoa" da, baina "adibide sozial txarra eta ulergaitza" da.
Toñak Bilbon egin ditu adierazpenak, enpresen erantzukizun sozialari buruzko ikastaro batean parte hartu eta gero.
Sailburuak azaldu duenez, enpresa bat burtsan kotizatzen hasten denean edo inbertsio funts batek erosten duenean, "akziodun berriek emaitzak hobetzea gura dute".
Gainera, "ulergarria" da erosleak aipatutako zuzendariak "saritu" nahi izatea, "iraganean egindako esfortzuagatik". "Eta zuzendari bat saritzeko modua aitorpen ekonomikoa ematea da", gaineratu du.
Nolanahi ere, "adibide sozial ulergaitza" dela adierazi du.
Eusko Jaurlaritzaren "zinismoa" kritikatu du EH Bilduk
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren ?zinismo ariketa? kritikatu du Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak.
Casanovaren hitzetan, Euskaltelen egoeran, pribatizazio prozesuan, Jaurlaritzak duen ?erantzukizun zuzena ezkutatu? nahi dute adierazpenokin. Orain ?ikaratzen dira? zuzendarien bonu ?ikaragarriak? ikusita, erantsi duenez.
Pizgarrien banaketa hori proiektu ?estrategiko? baten aldaketaren icebergaren tontorra baino ez dela ohartarazi du koalizioko legebiltzarkideak; izan ere, Euskaltel enpresa pribatu bihurtzen ari dira eta ?kapitalismorik basatienak? gobernatzen du.
Orain gertatuko dena eragoztea bere eskuetan izan zuen Eusko Jaurlaritzak, EH Bilduko ordezkariak kritikatu duenez. Casanovaren ahotan, Euskaltelen akzioduna izaten jarraitzeko aukera izan zuen Gasteizko Exekutiboak, baina epe laburrera ?etekina? bilatzen dutenei enpresa saltzea erabaki zuen.
?Otsoak ardiak zaintzeko gonbidatzen dituztenean, gero otsoek ardiak jatea ez gaitu harritu behar?, ironiaz hitz egin du legebiltzarkide abertzaleak.
Tapia: "Ez da Euskadiren eredua"
Pizgarriak enpresan bertan utzi beharko lituzketela adierazi du Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, konpainia "herrialdean ainguratuta gera dadin".
Tankera horretako pizgarriak jasotzea inbertsio funtsak dauden enpresetan "ohikoa" dela aitortu du Tapiak, baina, horren esanetan, "hori ez da Euskadiren eredua".