Ekonomia -
Txostena
Amiantoaren kalte-ordainerako funts bat eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Ekimena 2011n aurkeztu zuen Juanjo Agirrezabala EH Bilduko legebiltzarkideak. Funtsa sortzeko eskakizuna aho batez onartu du Gasteizko Ganberak.
Agentziak | Erredakzioa
Amiantoaren txostena onartu du Eusko Legebiltzarreko Enplegu Batzordeak. Besteak beste, langileen kalte-ordainerako funts bat sortzea eskatu dio Gasteizko Ganberak Diputatuen Kongresuari.
Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak 2011n aurkeztutako ekimenean du jatorria txostenak, EH Bilduk agiri batean gogorarazi duenez.
Langile kaltedunei kalte-ordaina emateko funts bat sortzeko eskakizuna aho batez onartu dute. Amiantoa kantzerigenoa da eta substantzia eraikuntzan erabili dute, egun debekatuta dago.
EH Bildu: ?Albiste ona da?
Legebiltzarraren erabakia ?albiste ona? dela uste du Eva Blanco EH Bilduko legebiltzarkideak. Blancoren ahotan, funtsaren sorrerarekin ?kalte-ordaina jasotzeko bidea erraztuko zaie materialaren biktimei?.
Blancok gogorarazi duenez, pertsona horiek ?bide judizialera jotzeko aukera dute bakarrik, eta prozedura horien kargari senitartekoek eta biktimek eutsi behar diote?.
Hala ere, onartutako txostenak ?gabeziak? dituela uste du EH Bilduko legebiltzarkideak. ?Ondorioetan eta gomendioetan zehaztasun falta? dagoela kritikatu du Blancok.